Iosu Martik piromano-suhiltzaile bezala aurkeztu digu bere burua. Piromanoa, nahi gabe ere suak pizten dituelako nonahi, eta horiek kudeatzen aritzen delako ondotik, suhiltzaile kultural baten gisan. Su horietako asko Marabiyak kolektibotik sortzen dira. Horietako azkena, Iruñerria goitik-behera zeharkatu zuen BiziFest jaialdia izan da, 500 pertsonatik gora bildu zituena joandako irailaren akaberan, bizikleta eta musika uztartuz.
Baina ez da bakarra. Izan ere, azkeneko urteotan hiriko bizikleta mugimenduari astindu ederra eman dio Masa Kritikoa mugimenduaren atzean dago Marabiyak kolektiboa ere. Hilabeteko azken ostiralero hirian bizikletaren presentzia aldarrikatzea helburu duen ekimenak gero eta jarraitzaile gehiago erakarri ditu, eta dagoeneko beste auzotara ere zabaldu da. Azken aldian, Arrotxapean ere piztu da mugimendua.
Bor-bor beka kulturala eskuratuta, bitartekaritza artistiko proiektu batean buru-belarri ibiliko da datorren hilabeteotan Marti, eta horren berri ere ekarriko du bere sekziora.