Zerbitzu Pubklikoetan nolakoa izanen da segimendua?
Goiz da aurreikuspen zehatzak egiteko, baina jarraipen zabala izanen duela uste dugu. Gaurko eguna dinamika mobilizatzaile baten ondoren dator: manifestazio jendetsuak izan dira, egunean bertan antolatutakoa ere bai eta jendarteak erantzun du modu masiboan. Haserre daude herritarrak. Genozidio baten aurrean erakundeek ez dutelako jakin erantzuten. Haserre hori aukera izan den guztietan kalean erakutsi dugu.
Lau orduko lanuzteak deitu dituzue.
Gaurko egun honetan gure aldarrikapen eta mobilizazioak Galiziako eta Kataluniako Intersindikalarekin egin ditugu. Batez ere, gure proposamena ez genuen nahi Comisiones Obreras eta UGTrekin egin. Euren helburua Pedro Sanchezen gobernuari oxigenoa ematea da eta ELA ez dator bat horrekin. Gaur egun Espainiako Gobernuak segitzen du harremanetan Israelgo gobernuarekin. Horregatik defendatzen dugu Nafarroan eta Hego Euskal Herrian mobilizazio dinamika propio bat edukitzea eduki eta aldarrikapen zehatz eta intentsoagoekin. 11:30etan ekintza bat eginen dugu alderdi sozialistaren egoitzaren parean.