Poparen egitura klasikoak eta sonoritate garaikideak uztartzen dituen proiektua da Eskafandra taldearena. Pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusioa da, teklatu eta sintetizadoreen koloreekin eta atmosfera emozional sakonekin. Letrak poetikoak, eta sinbolismoz betetakoak dira. Itsas iruditeria nagusi dutela, norberaren eta gizartearen arteko tentsioak eta kontraesanak aztertzen dituen lana da. Lehenengo diskoa kaleratu berri dute, Eskafandra izenekoa, 11 abestiz osatua.
Taldea Joseba Iturraspek (ahotsa), Ibon Martinek (gitarra), Maren Seijok (bateria), Maider Zubizarretak (teklatua) eta Elena Lezaunek (baxua) osatzen dute. Irrintzi Plaza saiora Joseba eta Martin hurbildu dira eta zuzenean Arrakasta abestia kantatu digute.