IRRATIKO SEÑORAK

Bai, Señorak kontzertuetara ere joaten gara

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 9a

Bueltan dira Irratiko Señorak, bazterrak nahasteko prest. Birjiñe Albira ekarri dute beraiekin gai baten bueltan aritzeko: kontzertuak. Izan ere, zer gertatzen da señora bat kontzertu batean agertzen denean? Eta bakarrik joaten bada? Are gehiago, zer gertatzen da edateko kalimotxo bat eskatzen badu? 

Amaia Lasa eta Reyes Ilintxeta, Irratiko Señorak, bueltan dira, eta badute zer erran. Gaurkoan Birjiñe Albira ekarri dute beraiekin, gai arantzatsu batez hitz egiteko: kontzertuak. Izan ere, señorak kontzertuetara ere joaten dira eta beren lekua aski ongi markatzen dakite. Lehenengo lerroan jartzen dira, kalimotxoa edaten dute eta norbait isilarazi behar badute, ahobilorik gabe hartuko diote kargu. Halaxekoak dira señorak. Albirak kontzertuzale bezala izandako esperientziak, traumak eta aurrez-aurrekoak gurekin konpartitu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!