07:00etarako Burlatako San Frantzisko kaleko seigarrenean ziren Etxebizitza Sindikatu Sozialistako eta Haritu Etxebizitza Sindikatuko kideak etxegabetzea ekiditeko elkartuta. Espainiako Polizia ere agertu da eta berehala etxeko ataritik sakabanatu ditu: "Indarrrez aldendu gaitu portaletik", adierazi dute sindikatuko eledunek. 10:00etan bertaratuko da epaitegiko idazkaria etxegabetzea bete dadin eskatzera, eta hori ekiditeko protestan segituko dutela esan dute. "Gaur gaurkoz, bi adingabe dituen ama honek ez du benetako etxebizitza aukerarik. Gaurko, hoteleko logela bat eskainiko diotela esan digute, baina ez dakigu aukera hori zenbat luzatuko dioten", azaldu dute. Ikusi bideoan bi sindikatuetako kideek esandakoa.