Puntu Takoma ez dira modernoak

Euskalerria Irratia 2025eko urriaren 6a

Puntu Takoma proiektu esperimentala 2020. urtean sortu zen Asier Etxeberria Munarriz musikariaren eskutik. Lau kanta instrumentalez osatutako lana plazaratu zuen. Urteak aurrera, musika talde bihurtu zen. Rock alternatiboa eta grunge estiloetara jo du. 'Ez gara modernoak' diskoa kaleratu dute. Metropoli Forala saioan izan ditugu Gorka Padrones gitarrista eta Asier Etxeberria kantaria. Elkarrizketa eta musika zuzenan eskaini digute.

Atarrabiako taldearen letretan, ironia, kontraesanak, hausnarketa eta indarra somatzen da. Diska honetan hamar abesti bildu dituzte. Entzungai dira plataforma digital guztietan eta CD formatoan ere. Herriko jaietan joko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!