Josu Erbitiren estudiotik Iruñerriko musikari guztiak pasa direla esaten badugu, ez gara gezurretan ariko. 100 talde, 120 disko eta 1000 abesti baino gehiago grabatu ditu bere estudioan. “Urte asko daramat honetan eta lan handia egin dut. Baina ez ditut gordetzen grabatutako disko eta abesti guztiak. Ez naiz batere erromantikoa zentzu horretan. Atzera begiratu eta pozik nago egindako lanarekin, baina ez dut artxibo batean egindako lan guztia gordeta”, aitortu digu Josuk.
Ordu asko sartzen ditu Erbiti Studioan. “Egunero hamabi ordu inguru sartzen ditut eta lan egiten ez dudan egunetan, lau”. Estilo oso desberdinetako disko eta abestiak grabatzen ditu eta ez du nahi estilo zehatz batean espezializatzea. “Oso eroso nago lan honetan, oso aberasgarria da eta ez nuke nahi beti gauza bera egin, bulego lanean bihurtuko zelako bestela”. “Nire ekoizteko era musikatik planteatzen dut beti. Niretzat garrantzitsuena da jakitea norekin lan egin behar dudan. Talde batekin grabatu aurretik bilera egiten dugu eta galdetzen dudan lehenengo gauza da zer nahi duten. Horren arabera, planteamendua aldatu daiteke. Prozesu hori oso polita da, naiz eta askotan psikologo lanak ere egin behar ditut”. Taldeen ideiak ordenatu eta gero, kantuen proposamena zehaztu eta grabazioarekin hasten dira. Kontu bakoitzaren atzetik 15 ordu baino gehiagoko lana dago.
Hauxe izan da Josu Erbitiren musika hautaketa Irrintzi Plazako Erreber atalerako:
1- “Tilin Talan” Olaia Inziarte: https://www.youtube.com/watch?v=AiyLHRENv-E
2- “Errorari” Goxua'n Salsa: https://www.youtube.com/watch?v=8t6sC0SPL3Y
3- “VI.” Ander Unzaga: https://www.youtube.com/watch?v=Zodu9SZ3NmI
4- “Modus Operandi” + Aiora Renteria // Laztana: https://www.youtube.com/watch?v=ixNoro1v4fA&list=PLBCTw1ttb2H8E2LpwiPIUHZqV0QGiTnq-
5- “Stop-Trata” Poderosas: https://www.youtube.com/watch?v=-VGFm6FuVRA