Zinema

Mugak hautsi zituzten etxekoandreak

Miren Mindegia Petrirena 2025eko urriaren 2a

Maria Castejon zinema adituarekin Zinemaldiaren 73. edizioaren palmaresa aipatu eta zinemako emakume errebeldeak berreskuratzeari ekin diogu. Atal honetan, etxekoandreak eta amak izan ditugu solasgai

Mugak hautsi dituzten emakumezkoak beharrezkoak izan dira zineman, askotan Maria Castejonekin aipatu dugun bezala, ispilu eta leiho funtzioa daukalako pantaila handiak: ispilu, kontatu gabeko istorioetan identifikatuta sentitu gaitezkeelako; leiho, leku berrietara begiratzeko parada eskaintzen digulako. Zinemako emakume errebeldeak sekzioaren atal berri honetan, etxekoandreak eta amak izan ditugu solasgai. 

Alde horretatik, aipatu beharreko flimeetako bat izan da Madisoneko zubiak, Clint Eastwoodek zuzendu eta protagonizatutako film mitikoa, eta bertan agertzen den pertsonaia nagusia: Francesca (Meryl Streep). Etxeko lanetara lotuta bizi izanagatik ere, ahaztutako desira eta pasioa berreskuratzeko pausu ausarta ematen duen emakumea. "Pertsonaia honek eredu berri bat eman zigun. Ordura arte, maitaleak zituzten emakumeak emagaldu bezala tratatzen ziren, eta honek horri buelta eman zion". 

Ezin genuen, noski, zinema garaikideak eman digu etxekoandre errebeldeena aipatu gabe utzi: Carmina Barrios, Paco Leon zinemagilearen Carmina y Revienta eta Carmina y Amen filmeetako protagonista eta bere ama. Errealitatearen eta fikzioaren artean mugitzen den pertsonaia, zalantzarik gabe, eta Castejonen iritziz "eredugarria" beharko lukeena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!