ZINEMA

‘Romería’, Carla Simonen trilogiaren azken atala

Euskalerria Irratia 2025eko irailaren 30a

Gontzal Agote ‘Romería’ filmaz mintzatu da Gontzal Records Irrati Plazako zinema atalean

Marina Vigora joan da bere aita biologikoaren familia ezagutzera. Aita hiesak hil zuen, ama bezala, oso txikia zenean. Osaba-izebekin eta aitona-amonekin izandako topaketen bidez, gurasoen kontakizun bat berreraikitzen saiatu da neska gaztea, baina lotsa handiegia sentitzen dute denek bikotearen droga-gatazkekiko, eta Marinak hori gogorarazi die. Lehengusuarekin bizi den nerabezaroko maitasun-istorioak aukera emango dio gurasoak irudikatzeko eta haiekin konektatzeko.

Hala, ipuin bat asmatu du, amaren egunerokoari esker, familiak beraiengatik sentitzen duen estigmatik askatu eta iragana ulertzeko nahia betetzen duena... Zuzendariaren trilogia ixten duen familia memoriari buruzko filma, Estiu 1993 eta Alcarras lanek osatua.

Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Romería filmaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!