Adimen Artifizialak enpatia simulatzeko diseinatuta daude eta horrek arrisku zehatz batzuk dakartza. Halaxe erakusten du Julen Linazasorok Digieskola sekziora ekarritako gertakariak. Adam Raine 16 urteko gazteak Chat GPT adimen artifiziala eskolako lanak egiteko tresna gisa erabiltzen zuen. Gutxinaka, aldiz, bere ezinegonak eta arazoak kontatzen hasi zitzaion. "Adimen Artifizialek sentimentu ezkorretan sakontzen dute, frogatuta dagoelako, sare sozialetan bezala, horrek engantxatuta mantentzen duela erabiltzailea".
Raineren kasuan hain muturreraino jo zuen aferak, gaazteak bere buruaz beste egitea erabaki zuela. Elkarrizketa historialak argi erakutsi zuen bezala, adimen artifizialak bere inguru sozialetik isolatu zuen Adam, familia eta lagunengandik aldenduz. "Adimen artifizialaren mekanismoa diseinatuta dago gure adiskidea dela irudikatzeko, komukazio gizatiarra simulatzeko, 'nik ulertzen zaitut, badakit zer esan nahi duzun, lagunduko zaitut' bezalako esaldiekin. Baina argi eduki behar dugu ez dela gizaki bat, makina bat dela, guk ematen diogun informazioarekin elikatzen dena".
Linazasororekin, Adimen Artifizialen erabilerak ekarri ditzakeen ondorio eta arriskuetaz aritu gara Digieskola sekzioaren atal berrian.