Gaur egungo familia batean 17 urteko neska gazteak moja sartu nahi duela esaten du eta benetan ari da, inguruko gehienen harridura eta atsekaberako.
Eta ulertzen dugu familiak sentitzen duena, baina, nonbait, ahaztu egiten dugu gure errealitateko gizarte laikoan erlijio katolikoak duen boterea: hainbat eta hainbat ikastetxetan Hezkuntza katolikoan hezitzen dira ehunka neska mutil txiki- txikitatik hasi eta unibertsitatera joan arte.
Ruiz de Azua zuzendariak ez du epaiketarik egiten, ikuspuntu guztiak mahai gainean jartzen ditu, ez ditu barregarri uzten eta iritzi guztiak ulertzen saiatzen da.
Aktoreen lanari dagokionez, esan behar da Patricia Lopez Arnaiz beste behin lan bikaina egiten duela, Nagore Aramburu ondoan duela, baita protagonista egiten duen Blanca Soroa gaztea ere.
"Nik galderak egiten ditut", esan zuen zuzendariak atzo, "ikusleak berak bere ondorioak atera ditzan. Ni saiatzen naiz ulertzen, baina ez dauzkat erantzunak. Horregatik egiten ditut galderak. Filmak, izan ere, elkarrizketa eta eztabaida bultzatu nahi ditu, ez borroka.