Zalantzarik gabe, euskal ekoizpenek Zinemaldiaren 73. edizioan erakusten ari diren kalitatea eta maila nabarmentzekoak dira. Halaxe iruditzen zaio Harri X. Fernandez Noticias de Gipuzkoako kazetariari, jaialdia egunez egun jarraitzen ari dena. Haren eskutik hainbat pelikulari errepasoa egin diogu: Patxi Bisquerten Ombuaren itzala, Inge Mediorozen Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako dokumentala; eta azpimarragarriak izan diren bi film argentinar: Belén eta Las corrientes.