Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritza ikasi zuen Martxel Larraza Indaburuk. Gradu amaiera lanerako argi zeukan itzalean edo landu gabeko gai bati heldu nahi ziola. Elkarrizketa baten bidez ezagutu eta sexilioaren inguruan egitea erabaki zuen. Norbere herrian modu askean eta duin batean garatzeko auekrarik ez eta alde egin behar izatea.
Gaiaren inguruan egin duen lanketaren emaitza Xerka argazki liburua da. Bertan Euskal herriko LGTBI+ kolektiboko bost pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Istorioen hautaketa prozesua ez da erraza izan, baina argi zeukan plurala eta askotarikoa izan behar zuela eta komunitateko siglak ordezkatzen zituzten pertsonek osatu behar zutela. Martxel Larrazaren hitzetan, "profil desberdinak bilatu nituen bai lurraldetasun aldetik, Euskal Herriko eskualde ezberdinetakoak dira, eta bai adina aldetik".
Liburua osatzen duten istorioak landa eremuan dute sorterria baina nabarmendu du ez dela soilik herrietan gertatzen den errealitatea. "Ez nuke herria demonizatu. Ikusi dugu komunitate hori herrian sortzen direla ere, baina egia da askotan herriek eskeini dute aukera hori".
Proiektu honekin Komunikazioko gradu bukaerako lanen Berria Saria irabazi zuen. Xerka argazki liburuak bere bidea jarraitu eta forma ezberdinak hartu ditu. Etxalarren lehen aldiz argazki-erakusketa eta solasaldi formatuan aurkeztu zuten eta ordutik herri ezberdinetan hartu du tartea. Irailetik aurrera aurkezpen gehiago egingo ditu eta Xerka Instagram kontuan hauen berri emango du.