Beatriz Larragueta datozen hilabeteotan hasiko da dokumentala egiten. Batez ere, Ezkabako mendi magalean grabatzeko asmoa du. Irudiak protagonista nagusi izanen dira eta hitzak offeko abotsaren bitartez landu nahi ditu.
Beatriz Larragueta zinemagilea Ezkabako presoak laguntzera joaten ziren emakumeez dokumentala egiten ari da. Bertan preso zeuden pertsonak gizonezkoak ziren. Haiek laguntzera hainbat emakume igotzen ziren mendi tontorrera. Janaria, arropa garbia, dirua eta gutunak eramaten zizkieten, bereziki. Ikus-entzunezko hau emakume horien larruan jartzeko ariketa izanen dela dio errealizadore iruindar gazteak. Memoria historikoari baino, emakume horiek bizi izan zituzten sentimendu horiek azaleratzeari erreparatu nahi dio Beatriz Larraguetak.
Beatriz Larragueta datozen hilabeteotan hasiko da dokumentala egiten. Batez ere, Ezkabako mendi magalean grabatzeko asmoa du. Irudiak protagonista nagusi izanen dira eta hitzak offeko abotsaren bitartez landu nahi ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.