Maula Rock musika jaialdiaren IV. edizioa irailaren 6an ospatuko da Castejonen. Herrian rock kontzerturik ez zegoela ikusita, elkarte bat sortu zuten herriko gazteek musika ekimenak antolatzeko ideiarekin. Lehenengo aldiz antolatzekotan zeudenean pandemia iritsi zen eta ideia baztertu behar izan zuten. 2022. urtean antolatu zen lehenengo aldiz.
Laugarren edizioa irailaren 6an egingo da. Herri bazkari batekin emango diote hasiera egitarauari. Bazkalostea DJ Txinorekin egingo dute eta jarraian kalejira abiatuko da Castejongo futbol zelai ingurura. Bertan, Dinamita, Flitter, El hombre del Saco, Exuvia eta Sexpeares taldeen kontzertuak izango dira. Sarrera doakoa da.
Guardasola saioan Iñaki Malo, Maula Rock jaialdiko antolatzaileetako batekin mintzatu gara.