Inti ibilbidea mundu osoko gazteei bideratutako gizarte eta kultura programa da. 28 egunez, herrialde edo zonalde desberdinak igarotzen dituzte parte-hartzaileen arteko kultura-trukea sustatzeko eta espedizioa egiten den ingurunea eta gizarte-testuingurua ezagutzeko helburuarekin.
Aurten, uztailaren 20tik abuztuaren 16ra bitartean, Perun izan dira, Andeetako garaietatik Amazoniaraino. Ibilbide horretan, zonalde hauek ezagutu, bertako komunitateekin partekatu eta tailerrak eta hitzaldiak egin dituzte.
Oihane Belokik aurten espedizioan parte hartu du eta bere esperientziaren berri eman digu Guardasola saioan.