Abuztuaren 7an hasi eta 31ra arte Oinak hodeietan programak, antzerki, zirku, magia eta dantza proposamenak eskeiniko ditu Nafarroako herri eta txoko ezberdinetan.
Seigarren edizioa izango den honetan 17 konpainia eszenikoek parte hartzen dute, formatu txiki edo ertaineko ikuskizunekin. Programaren helburua arte eszenikoak bultzatzea eta kultura espazio ez ohikoetara hurbiltzea da. Aurten 16 herrietan garatuko da. Kokapenen artean, monasterioak, gazteluak, basoak eta ondare kultural eta natural handiko espazioak izango dira.
Maitena Muruzabal, programaren koordinatzailea, Guardasola saion izan dugu zikloaren eta aurtengo edizioaren inguruan hitz egiten.