Nafarroa festez lehertzen

Pello Argiñarena 2025eko abuztuaren 13a

Abuztuak 14, ostegunarekin hasiko dira festak Nafarroako makina bat herritan. Horien artean Iruñerriko Burlatan eta erdialdeko Tafallan. Bi herri horietako alkateekin hitz egiteko parada izan dugu jaiak hasi aurretik. Burlatan, Malkaitz eskubaloi taldeko kideek piztuko dute suziria. Berta Arizkun alkateak nabarmendu nahi izan du festen egitaraua herriko eragileekin elkarlanean osatu dutela. Tafallan ere ostegunarekin hasiko dira jaiak eta Peña Sport kirol taldeko kideek piztuko dute txupinazoa.

 

 

Burlatan abuztuaren 19an amaituko dira festak eta Tafallan 20an. Eraso sexisten eta LGTBIfobikoen kontrako protokoloa ezarriko dute puntu moreen bitartez. Xabier Alkuazek eta Berta Arizkunek hirugarren urtea dute alkatetzan, 2023.urtean aginte makila jaso zutenetik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!