Frankismo garaiko bunkerrak berreskuratzen ari dira 25 gazte Beran

Maialen Huarte Arano 2025eko abuztuaren 7a

Frankismoan eraiki zituzten, hain zuzen, frankismoaren biktima izan ziren hainbat herritarrek lurraldeen arteko bunker asko. Berako inguruetan, muga babesteko bunker eta egitura ugari daude, eta baita hauek eraiki zituztenei ostatu emateko barrakoiak ere; lan behartuak izan baitziren haiek. Memoria duten eskolak programari esker 25 gazte ari dira Ibardin mendatearen eta Gartzin mendiko gotorlekuan berreskuratze eta dokumentazio lanak egiten.

25 gazte gotorleku horietako batzuen garbiketan, berreskuratzean eta dokumentazioan murgilduta daude Berako Ibardin mendatean eta Gartzin mendi inguruan. Lan horren osagarri, gotorleku horien guztien eraikuntzari buruzko azalpenak, garaiko dokumentazioa, arkeologia-erregistroaren oinarrizko nozioak eta aisialdiko bisita eta jarduera desberdinak daude. Helburua Nafarroako Pirinioetan frankismoan eraikitako eta erabilitako bunkerrak berreskuratzea da, gazteen boluntariotzako kanpamentuen bidez. Eremu horiek, aldi berean, errespetuzko, bakezko, berdintasuneko, elkartasuneko eta ekologiako balioak elkar-trukatu eta lantzeko gune gisa balio dute. 

Eraikin hauen bidez, frankismoak, Pirinioak hesi gaindiezin bihurtu nahi izan zituen, eta ehunka gotorleku eraiki zituen horretarako, haranak eta magalak hormigoiez estaliz. Frantziatik egin zitezkeen inbasioen aurrean Espainia Berria defendatzea zuen helburu. Milaka langile, frankismoko presoak gehienak, behartuak izan ziren haren eraikuntzan parte hartzera miseria eta indarkeria baldintza izugarrietan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!