Amaia Izkue: “Goñerri eta Etxauri artean eraiki nahi duten parke eolikoak asko kaltetuko luke zonaldea”

Pello Argiñarena 2025eko abuztuaren 4a

Urbasa-Andia bizirik’ plataformak salatu duenez, parke eolikoa Azantza eta Sarbilen altxatu nahi dute. “Eremu hori biodibertsitate handikoa da eta proiektuak kalte handia eragingo luke zonaldean”. Hala esan digu Amaia Izkue plataformako kideak Euskalerria Irratian.

Amaia Izkueren esanetan, “berrehun metroko zortzi haize errota eraiki nahi dituzte. Horrek askotariko kalteak sortuko lituzke. Lehenik, biodibertsitatearen galera handia izango litzateke Urbasa-Andiako parke naturala eta Etxauriko haitzak lotzen dituen korridore naturalean”. Gainera, hegazti, anfibio, ugaztun eta narrasti espezie asko daude han, eta arrisku larrian egongo lirateke haize errotak jarriz gero.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!