Blues eta rock doinuak emakumeen eskutik igandean, Urzainkin

Euskalerria Irratia 2025eko abuztuaren 1a

Neskak Fest jaialdiaren bederatzigarren edizioa ospatuko dute asteburuan. Angela HooDoo eta Mississippi Queen & The wet dogs taldeak izango dira oholtzan. Arratsaldeko 19:30ean, doan, herriko frontoian.

Blues eta rock doinuak izango dira nagusi igande honetan Erronkari ibarreko Urzainki herrian. Aurreko zortzi edizioetan bezala, abuztuko lehen igandean emakumeen ahotsak ekartzen dituzte herrira.

Izan ere, Eneko Egiguren antolatzaileak adierazi bezala, helburu argi batekin abiatu zuten jaialdia: “kalitatezko kontzertuak entzuteko hiriburuetara edo jaialdi oso berezietara joan behar zara, landa eremuan kalitatezko musika eskaintzea aldarrikatu nahi genuen”.

Granadatik etorrita Angela HooDook bidaia hipnotikoa proposatzen du blues, swing eta rockaren bidez. Ostean, Inés Eleuteriak gidatuta, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldea igoko da oholtzara. Taldeak hamar urte bete berri ditu musika afroamerikarra, soula eta gospela uztartuta.

Aldarrikapen artean jaio zen Neskak Fest musika jaialdia eta hala mantendu da. Igandean, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira kontzertuak herriko frontoian eta doakoak izango dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!