Euskal diasporak antolatzen duen musika, dantza eta kirol topaketa gogotsu itzuli da, 10 urte eta gero. Pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen Boiseko jaialdiaren aurreneko edizioa, beraz hamar urte joan dira azkenekoz ospatu zenetik. Musika, dantza, kirol erakustaldiak edota bertso saioak egongo dira nonahi igandera bitartean. 30.000 pertsona espero dira egun hauetan.
Bertan gertatzen ari dena jarraitzen dabil Aritz Santamaria Naizeko kazetaria. Hango euskal komunitatea ezagutzeko parada izan du eta euskal jatorria ez duten euskaldunak ere topatu ditu.
Boisen euskara entzuten ari da egunotan eta etorkizunean ere entzungo duelakoan dago Santamaria. Izan ere bertan kokatzen da Euskal Herritik kanpo dagoen Ikastola bakarra.
Euskal ordezkaritza zabala gerturatu da Boisera egun hauetan, tartean, Unai Uhalde, Nafarroako parlamentuko lehendakaria.