ELA sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza Euskalerria Irratiko Biodiskografia izeneko atal musikalean izan dugu. Bere bizitzan zehar esanguratsuak izan diren hamar abesti hautatu ditu. Gazte garaiko metalaren oihartzuna, lagun arteko abesti mexikarrak, atzerriko Rage Against the Machine eta Bad Religion bezalako taldeen letra solidarioak eta euskal poparen hasierako Itoiz taldea eta egungo Olaia Inziarte kantari handia ekarri nahi izan ditu gogora. Honekin batera, abestien zerrenda.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.