Fermin Artola (Zaporeak): “Bi kamioi betetzeko adina janari bildu dugu Hatortxun”

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 28a

Hatortxu Rock norabide askotako elkartasun jaialdia da. Zaporeak elkarteak eta Haritu etxebizitza sindikatuak janari bilketa egin dute Greziako Lesbos uhartean dagoen Kara Tepe errefuxiatu esparrura bidaltzeko

Lau eguneko musika jaialdi batera eramaten dugun janariaren zati handi bat soberan geratzen dela jakitun izanik, Zaporeak eta Harituk bigarrengoz jaki bilketa egin dute Hatortxu Rock jaialdian. Helburu honetan ere, handia izan da jendearen elkartasuna eta erantzuna. Bi kamioi betetzeko adina janari bildu baitute.

Bildutako janariak bide luzea egin du Lakuntzatik atera eta Lesboseko errefuxiatuko gunera iritsi bitartean. Bi hilabete barru iritsiko dira Greziako uhartera bildutako 5.000 kilo jakiak.

1.500 dira egun Lesbosen dauden errefuxiatuak. Siriarrak eta Afganistandarrak gehienak, naiz eta azkeneko hilabeteetan ere Palestinatik iritsi diren. Guztientzako janaria prestatzen du Zaporeak elkarteak, bertan dauden sei langileek eta boluntario doazen lantaldeari esker. Edozein laguntza eskertuko du elkarteak. Informazio guztia www.zaporeak.eus webgunean.

Guardasola saioan Fermin Artola, Zaporeak elkarteko boluntarioarekin mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!