SANFERMINAK 2025

Ladis Satrustegi: "Lesakan ostiraletik daramagu ospakizunetan"

Euskalerria Irratia 2025eko uztailaren 6a

Uztailaren 6arekin abiatzen dituzte Lesakan ere sanferminak, baina aurten igandearekin izanda erabakia hartu zuten asteburu guztian ekitaldiak egiteko: "Uztailaren 4an murgildu ginen jai giroan eta 10a arte izanen gara festetan", azaldu du Lesakako alkate Ladis Satrustegik. 

"Jai giroan bete-betean sartu gara asteburuarekin. Aste tartez kointziditzen zuenez denak asteburutik abiatu ditugu festak. Beroketa ariketa potentea egin dugu", azaldu du Lesakako alkate Ladis Satrustegik. La Txamaren kontzertuarekin ekin zioten jai-giroari uztailaren 4arekin, musikak hartu du garrantzia egunotan eta baita pilota partidek erei. Txoznek ere musika eskaintza egin dutela kontatu du Euskalerria Irratian alkateak.

Gaur txupinazioa botako dute. "Gurekin Lesakako zerbitzuen elkarteak botako du. Festa batzordeak hartu zuen erabakia. Pandemiaz geroztik agerian geratu da euren lana zein garantzizkoa den eta beraiei etxafuejoa botatzeko aukera ematea adostu zuten", azaldu du. Bihar, San Fermin egunean, une berezienetakoa izanen da zubi-gainekoaren dantzarekin: "Goizeko 08:30etan hasten dira dantzan kalean eta zubi-gainekoa izaten da irudi sinboilikoena. 12:30ak aldera izaten da, baina ez dago ordutegi finkorik".

Uztailaren 10 arte izanen da egitaraua Lesakan. Nabarmentzekoen artean alkateak adierazi du , egunero bizitzen den kale giro eta umore ona. "Egunotan norberaren araz eta kezkak albo batera uzten dira. Haurrentzako eta helduentzako ekitaldietan giro paregabea izaten da", ondorioztatu du. Ladis Satrustegirekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!