SANFERMINAK 2025

Peio Oria: "Eguraldi zoragarria espero dugu Iruñean gaur"

Euskalerria Irratia 2025ko uzt. 6a, 10:15

"Eguerdian 23 gradu izanen ditugu Iruñean. Zeruan hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira", adierazi du Peio Oria metereologoak. 

Iparraldeko haizea ibiliko da uztailaren 6an Iruñean eta giroa epela izanen da: "23 gradu izanen dira txupinazoaren unean eta hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira", esan du Peio Oria metereologoak. Euririrk ez duela eginen nabarmendu du, baina bihar bai xirimiria izanen dela Iruñean jakinarazi du: "Uztailaren 6an gauean saretu eginen dira hodeiak eta euria ekar dezakete". 

Uztailaren 7a hodeitsu dator eta 20 graduko tenperatura izanen da. Gainerako egunetarako ez da euririk espero eta tenperaturaren igoera aurreikusi du Oriak. Astebururako beroa itzuliko dela ere ohartarazi du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!