Hilabeteak daramatzate lanean 200 pertsona baino gehiagok Nafarroa Oinez 2025 posible egiteko. Urriaren 19an ospatuko den jaiak lan handia eskatzen du baina, hontaz gain, urtean zehar ekimen ezberdinak gauzatzen dituzte. Honen eredu, maiatzaren 26tik 29ra bitartean 15 ikastoletan Paris 365 jantoki sozialerako egin zuten bilketa solidarioa. Izan ere, arindu beharrean, Paris 365en beharrak hazten ari dira eta gero eta zailtasun handiagoak dituzte elikadura egokia eskuratu ezin duten pertsonen eskaria asetzeko. Horregatik, Paz de Ziganda ikastolak Oinez-eko olatu handia baliatu nahi izan du konpromiso solidarioari tarte bat eskeintzeko. Bestalde, Yala-Nafarroa plataformaren aldeko zapi gorria kaleratu dute, gertatzen ari den sarraskiaren aurrean keinu bat eskeiniz.
Sanferminetako Oinez txokoari esfortzu eta energia handia eskeintzen diote ere. 9 egunez 600 boluntario baino gehiagok lan egingo dute Takoneran. Uztailaren 6an bertatik txupinazio propioa botako dute eta aurten Jose Luis Gorostidiren familia omenduko dute.
Iñaki Erroz, Paz de Ziganda ikastolako zuzendaria, estudiora hurbildu da aurtengo jaiaz, honen arira gauzatu dituzten ekimenetaz eta sanferminetako Oinez txokoaz hitz egitera.