Mikel Lahidalga (Izabako zinema): "Zinemak gorabeherak izan ditu eta herriko boluntarioek bizirik mantendu dute"

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 27a, 13:00

Izabako zinemak, Pirineoetako azkenekoa, 1952an proiektorea piztu zuen eta, geldieldiekin tartean, bizirik jarraizten du. Arrazoi polita bihar gauzatuko duten “Izabako zinemaren eguna” ospatzeko.

2003an parrokiala izatetik udalarena izatera pasa zen eta hortik gutxira bailarako bizilagunek Izabako Zinema Kultur Elkartea sortu zuten. Udala espazioaren jabe denetik kudeaketaz arduratzen da, betiere, herrikoekin eta bolondresekin batera. Elkarteak esan duen bezala “Izaba ezin da zinema gabe irudikatu, ezta zinema herria gabe”.

Pantaila handitik haratago, espazioa bera edukiontzi kulturala da. Bere eszenatokian antzezlanak, mendi jaialdia eta hainbat kultur jarduera gauzatzen dira urtean zehar.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!