SANFERMINAK 2025

Gari Uriarte (Dupla): "Gure belaunaldiko kronistak izaten saiatzen gara"

Miren Mindegia Petrirena 2025eko ekainaren 26a

Beñat Oribek eta Gari Uriartek duela lau urte sortu zuten Dupla. 'Nahieran' eta 'De Un Pueblo Llamado Agurain' diskoak argitaratuta, eszenatokiz eszenatoki ibili da bikotea. Sanfermintako ostiralean, uztailaren 11n, Gazteluko Plaza dantzan jarriko dute ohikoa duten zuzeneko indartsuarekin

De un Pueblo Llamado Agurain diskoaren izenaren akronimotik hartzen du bere izena Duplak, sustraiak herrian errotuta edukitzeari ematen dion garrantziaren seinale. Beñat Oribek eta Gari Uriartek proiektuari ekin ziotenetik eszenatokiak harilkatzen joan dira beren belaunaldia zeharkatzen dituzten gaien inguruan abestuz. Uriartek berak argitu moduan, genero askotarikoak uztartzen dituzten abestien bitartez "belaunaldi horren eta euren inguru hurbilaren" kronistak izan nahi dute. 

Sanferminetan, Gazteluko Plazako eszenatokian egonen da Dupla. Uztailaren 11n izanen da, Zea Maysen kontzertuaren aurretik, gaueko 23:00etan. Ohikoa duten moduan, zuzeneko indartsuaren bitartez publikoa dantzan jartzea izanen da afera, Raimundo el Canasterorekin elkarlanean egindako abestiak dioen bezala, mundua bukatzen bada, que nos pille bailando lemari jarraituz. Abeslariak aitortu digun bezala, alta, ez dago aurreikusita Raimundo el Canasterokoak oholtzara ateratzea, ez bada behintza unean uneko 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!