Sarebide, euskarazko komunikabideen arteko lankidetza proiektua da eta dagoeneko martxan da. Datozen hiru urteetan, BERRIAk, Hamaika Telebistak, Euskal Irratiek, Kanaldudek eta Euskalerria Irratiak baliabide eta soluzio teknologiko amankomunak izango dituzte. Adimen artifiziala, sareko edukietara sarbidea, musika-plataforma partekatua eta ikus-entzunezko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak zabaltzeko tresnak garatuko dituzte.
Hiru urtez garatuko den proiektuak hiru alderdi izango ditu: bost komunikabideen gaitasun teknologikoak eguneratzea, sistema digital berriak garatzea euskarazko ikusentzunezko edukien eta musikaren banaketa errazteko, eta adimen artifizialeko teknologiak ikertzea eta aplikatzea, edukien kudeaketa eta erabiltzaileen esperientzia optimizatzeko. Guzti honek duen kanpo helburu nagusietako bat publiko berriengana iristea da, erabiltzaileen esperientzia hobetuz.
Europako Batasunak kofinantzatuko du proiektuaren %65 Interreg POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza programaren funtsen bitartez. Sare bat sortzeko asmoz, Espainia, Frantzia eta Andorra elkarlanean aritu eta indartzeko, kasuan kasu, Iparraldeko, Nafarroako eta Euskadiko euskarazko hedabideak bateratzeko.
Guardasola saioan Pello Urzelai, Sarebide proiektuaren arduradunarekin hitz egin dugu proiektuaren xehetasunak ezagutzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!