Garazi Castaño (Hatortxu Rock): “Azken txanpa honetan, oraindik, beharrezkoa da txandetan izena ematea”

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 24a, 13:47

Hatortxu Rock jaialdiaren 30. eta azken edizioa uztailaren 24tik 27ra, Lakuntzan egingo da. Musika protagonista izaten jarraituko duen edizio hontan haurrentzako ikuskizunak, artisau-azoka eta hitzaldiak ere egongo dira.

Kartela 100 talde baino gehiagok osatzen dute eta hurrengo egunetan eszenatokien ordutegi eta gune ezberdinen informazio zehatza zabalduko dute.

Antolakuntzako Oihan Ekiza eta Garazi Castaño gaur estudiora hurbildu dira. Aurtengo muntaiaren berri eman digute eta txanda egitearen garrantzia azpimarratu dute. Animatu denon artean egindako jaialdi honen parte izatera eta formularioan izena eman.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!