Itsasoren txokoa

Itsaso Bakedano: "Sexu heziketa kontsultategian pertsonak loratzen ikusten ditut"

Miren Mindegia Petrirena 2025eko ekainaren 24a

Itsaso Bakedanok sexologia kontsultategian artatzen dituen kasuen inguruan hitz egin digu: lehen urratsa emateak kosta egiten duen arren, sexualitatearen eremuan izan daitezkeen arazoen eta kezken pisua arintzeak norberarengan duen eragina nabarmena dela azpimarratu du

Itsaso Bakedano "pribilegiatua" sentitzen da bere sexu kontsultategira hurbiltzen direnei lagunduz. Sexu hezitzaileak nabarmendu bezala, sexualitatearen inguruko kezka edo arazo desberdinei irteera emateko bertaratzen dira berera. "Lehenengo urrats hori emateak oraindik kosta egiten du, tabu eta beldur asko ditugulako oraindik eremu honetan. Baina pisu hori gainetik kentzerakoan, jendea loratzen ikusten dut, oso polita da prozesu hori ikustea". 

Gaur egun Barañainen zein Donostian jarduten du Bakedanok, aholkularitza zein kontsulta zerbitzuak eskainiz. "Aholkularitza sexologikoa esku-hartze laburra da, eta zalantzak, kezkak, zailtasun pertsonalak edo profesionalak dituzten pertsonei zuzendua. Pertsonari, bikotekideari edo profesional-taldeari laguntzea eta orientatzea da helburua, nork bere gakoak aurki ditzan". Kontsultan, aldiz, esku-hartze zabalagoa eskaintzen du, bai banaka bai bikoteka. Bertan, "gertatzen denari arreta jartzeaz gain, harremantzeko eta izateko modu berriak" bilatzen laguntzen die bezeroei, "baita gehiago gozatzen lagunduko diguten bestelako gakoak aurkitzen ere".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!