Andoni Eizagirre (Txokarrera): “Beste modu bateko aisialdia, begiak ireki eta ikasteko aukera ematen dizuna”

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 20a, 13:03

Txokarrera Fest zirkua, kaleko artea eta musika uztartzen duen jaialdiak larunbatean, Ledean, hirugarren edizioa ospatuko du. Goizeko 12:00etatik gaueko 23:00ak arte emanaldiak, haurrentzako tailerrak, kontzertuak eta artisau-azoka egongo da.

La Ruina eta Ledeako Elkartearen arteko lankidetzatik sortutako jaialdia da. Iruñeatik 30 minututara dagoen landa-ingurune politean, doakoa eta autogestionatua. Egunean zehar malabaristekin, artisauekin, su eta musika ikuskizunekin disfrutatzeko aukera egongo da.

Gurekin goizean egon den eta antolakuntzaren parte den Andoni Eizagirrek aipatu duen bezala: “haurrek eta helduek disfrutatuko dute, adin guztientzako jaialdia da”.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!