Javi Ollo, Geroa Baiko parlamentariaren ustez, EAJ alderdia Nafarroan sasoiko dago, Geroa Bai koalizioan eroso eta Nafarroako Gobernuaren barruan lanean ere. “PSNko kideen ustelkeria kasuak gehiago ez zabaltzea espero dut eta legebiltzarrean eta Nafarroako Gobernuan soseguz lan politikoa egin ahal izatea”. Hala esan digu Altsasuko alkateak.