Txistulari gazteen kontzertua, ostiralean

Pello Argiñarena 2025ko eka. 19a, 13:10

Nafarroako txistulari gazteen kontzertua, ekainaren 20an, arratsaldeko 19:30ean, Iruñeko Udaletxeko plazan eginen da. Jabier Irigoien musikariak xehetasun guztiak eman dizkigu  Metropoli Forala saioan. Aitor Urkizak zuzenduko du emanaldia. Bakarne Atxukarrok osatu du ekitaldiaren gidoia. 

Euskal musika tradizionaleko lanak, beste doinu batzuen moldaketak eta abesti berriak ere entzungai izanen dira. Aitor Urkiza, Isidro Ansorena, Joaquín Lekunberri, Jose Ignazio Ansorena, Jagoba Astiazaran, Mikel Markez, Kepa Junkera, Zetak, Jimmy Bidaurreta, Anje Duhalde, Pantxoa eta Peio artisten lanak aditzeko parada izanen dugu. Kontzertu honetan Nafarroako hainbat musika eskolatako txistulari gaztek parte hartuko dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!