Iker Tubia (Laba sarea): "Proiektua indartzeko eta auzoetara zabaltzeko baliatuko dugu akordioa"

Maialen Huarte Arano 2025ko eka. 18a, 09:09

Laba Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmena sinatu dute "euskararen erabilera sustatzeko". 2025erako 26.000 euro aurreikusi ditu akordioak. "Labaren proiektua sustatzeko, Ongi Etorri Iruñera egitasmoa indartzeko, auzoetara iristeko eta Hazitegia ontzen segitzeko baliagarria izanen zaigu babes ekonomikoa", azaldu du Iker Tubia Laba sareko kideak. 

Laba sareak Nafarroako Gobernuarekin sinatu duen akordioari esker 26.000 euro izanen ditu "euskararen erabilera sustatzeko". Laba sareak Gazteluko plazan zabaldu zuen "txokoa" eta handitze prozesuan murgilduta dago. Hala ere, proiektuei eutsi egin diete eta orain gobernuaren babes ekonomikoari esker are indartuko dute euren zeregina: "Proiektua bera indartzeko baliatuko dugu dirua: Ongi Etorri Iruñera eta Hazitegi egitasmoak indartu eta auzoetara gure asmoak ere iritsaraztea da helburua. Hori guztia kudeatzeko langile bat ere hasteko aukera izanen dugu", azaldu du Iker Tubia Laba sareko kideak. 

Laba Elkartea handituta irailean abiatuko da aurreikuspenak beteko balira. Lokala orain itxita izanda, irekiera egunera begira jarri dira eta ordutik aurrera eginen dituztenak antolatzen. Sanferminetan Herri Sanferminetako lagunekin arituko dira elkarlanean. 

Iker Tubiari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa entzuteko argazkian klik egin daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!