Amaia Remirez: “Munduan gertatzen diren eskubide urraketei buruzko gizarte kontzientzia zabaldu nahi dugu dokumentaletan”

Pello Argiñarena 2025ko eka. 17a, 13:44

Amaia Remirez eta Raul De la Fuente zine zuzendari iruindarrek Vianako Printzea saria jaso dute. Epaimahaiak saritu nahi izan du “ikusten eta kontatzen zailak diren errealitateak irudien bidez plazaratzeko modu berezia”. Mundu osoko jaialdi ospetsuenetan izan dira eta ibilbide arrakastatsua izan dute. Hiru Goya sari irabazi dituzte eta Oscar sarietarako ere izendatuta egon ziren.

Haien ibilbide luzean, Kanaki Films ekoiztetxea osatzen duten bi artistek lan ugari egin dituzte: Virgen Negra (2012) Mozambiken grabatua, landa eremuko emakumeen sexu eta ugalketa osasuna ditu ardatz. Minerita (2013) Boliviako meatzeetan lan egiten duten emakumeak eta haurrak ditu protagonista, eta film labur dokumental onenaren Goya saria irabazi zuen. Yo no soy Bruja (2015) Togon sorgintzat jotako neskatoen ingurukoa eta No estoy en venta (2015) —Beningo haurren esplotazioari buruzkoa.

Gainera, Haitiri buruzko trilogia bat estreinatu zuten 2014an: Bad Card, Tattoo Love eta Elle filmek osatua. Sierra Leonako kartzela batean filmatu zuten El Infierno, 2020an. Tartean, Un día más con vida (2018) pantailaratu zuten; Ryszard Kapuscinski kazetariak idatzitako izen bereko lana du oinarri, eta Angolak Portugalen kolonia izateari utzi zioneko azken egunak erakusten ditu Oscar sarietarako aurreizendatuta egon zen lana, eta Goya sari bat ere irabazi zuen. Los Williams (2024) dute lanik berrienetako bat, Athleticeko jokalari Iñaki eta Nico Williams anaiak protagonista dituena. 30.000 (2016), La fiebre del oro (2017) eta Maldita (2023) lanek ere Kanaki ekoiztetxearen zigilua dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!