BSH eta enpresa komitea Irurtzungo egoitzan bildu da gaur, 655 kaleratze eta enpresaren itxiera ekarriko dituen Lan Erregulazio Espedientearen negozioazio prozesua hasteko. Multinazionalak Plazaola hotelaren areto nagusia hautatu du negoziaketari ekiteko, eta langileek bertako atarian bertan egin dute protesta. "Langileok gainetik kendu nahi gaituzte hasieratik", salatu dute. "1.000 familia langabetzera doaz: askok bizi guztia daramate Eskirozen, senar-emazteak ere badaude".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!