Une honetan irrintzi dorretik atera, NA-150 errepidea hartu, ondoren Urraul goitira garamatzan NA-1200 errepidean sartu, eta azkenik NA-2103 errepidean murgilduko gara: Adoainera iritsi gara, Perotx etxera. ‘Biziberritu Perotx’ izeneko proiektua martxan jarri du Iñigo Martinez Monasteriok beste 20 lagun ingururekin batera. Finean oinetxe zahar bat birgaituko dute kultura-proiektu bihurtzeko.
Helburu askotariko proiektua da: ondare materiala kontserbatu, bailarako Gizarte-ehuna biziberritu eta sorkuntzarako espazio bat eskaini landa eremuan. Norbanakoentzat eta taldeentzat erretiro eta topaketa artistikoak edota formakuntzak egitera bideratuko dute espazioa, besteak beste.
Perotx etxea 1970eko hamarkadan eskuratu zuen Nafarroako Gobernuak eta Kaputxinoen Ordenari utzi zion 1980tik 2005era arte. Azken hogei urteetan ordea, hutsik egon da etxea. Enkantera atera etxea eta zerbait mugiarazi zuen Martinezen barrenetan, han igarotzen baitzituen txikitan udak. Sinetsi ezinik, etxea eskuratu eta abiatu zuten egitasmoa.
Orain, proiektua babestuko duten eta edozein motatako ekarpenak egiteko prest dauden bidelagunak behar dituzte. Crowdfunding eta informazio kanpaina bat jarri dute martxan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!