'16.060 egun' filma irekian ikusteko aukera, gaurtik

Pello Argiñarena 2025ko eka. 11a, 12:45

Gaur 45 urte bete dira BVE taldeak José Miguel Etxeberria Álvarez ‘Naparra’ desagerrarazi zuela. Eguerditik aurrera, '16.060 egun' dokumentala irekian ikusgai dago. Lan honen protagonista Eneko Etxeberria anaia da. Metropoli Forala saioan izan dugu. 17 urte zituen garai hartan. Ordutik anaiaren gorpuzkinen bila ari da. Filmak, Mont-de-Marsanen (Okzitania) iazko apirilean egindako indusketa lanen berri ematen du.  

 

 Laburmetraia ikusteko: klikatu hemen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!