Bi aitortza hauekin 78 nafarri eman zaie biktima izaera, Espainiako polizia eta Guardia Zibilaren eskutan zirela pairatutakoengatik. Egiaren garaia da. Memoria inclusiva para Nafarroa dinamikatik, positiboki baloratu dituzte bi aitortza ofizial berri hauek 16/2019 Foru Legearen epea ireki zenetik "motibazio politikoagatik" aitortutako 76 pertsonei gehitzen zaizkienak (betiere Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak darabiltzagun datuen arabera), eta horrek erakusten du "merezi duela lege hau baliatzea Nafarroan Estatuaren indarkeria politikoaren tamaina zein izan den erakusteko", adierazi dute. Horregatik, Estatuaren indarkeria politikoa jasan duten pertsona guztiak animatu dituzte aitortza eskaerak aurkeztera.
Aitortuak izan diren bi nafarrak
- Guillermo Garcia Mur: Espainiako Poliziak atxilotu eta torturatu zuen 1998an.
- Ioseba Pagola Lima: Bi aldiz atxilotu eta torturatu zuen Espainiako Poliziak, 1996an eta 1997an.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!