2026ko irailean ateak zabalduko ditu Zizur Nagusiko haur eskola berriak Jon Gondan alkateak sare sozialetan iragarri duen bezala. Euskarazko eredua eta gaztelaniazkoa izanen ditu. Hasiera batean proposamena egungo haur eskola handitzearena bazen, azkenik, berri bat eraikitzea adostu dute. EH Bilduko Zizur Nagusiko zinegotzi, Ander Loyolak "lorpentzat" jo du albistea. Izan ere, makro-zentro bat izan zen alkatetzak mahai gainean jarritako proposamena, eta azkenik Ardoin eginen da berri bat. "Ezinbesteko proiektua da EH Bildurentzat ere, aintzat hartuta 2023-2024 ikasturtean 92 haur geratu zirela egungo Pakita Ansa haur eskolan tokirik gabe", adierazi du. Euskarazko murgiltze eredua erdiestea izanen da orain erronka: "Eraikiko den berriak edo Paquita Ansak jaso beharko luke euskarazko murgiltze eredu hori". 72 haurrentzako tokia izanen du Ardoin eraikiko duten haur eskola berriak. Ander Loyolarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!