Mutualitateen bidezko osasun pribatizaziorik ez duela onartuko esan du LABek

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 11a, 09:01

"Espainiako Gobernuak badu plan bat mutualitateen bidez osasunaren pribatizazio handiena gauzatzeko", salatu du LAB sindikatuak Mutua Navarra Iruñeko Landaben industrialdean duen egoitzaren aurrean. Osasunbidea pribatizatu nahi dutela kritikatu dute eta auker ahori ez dela ona inorentzat ohartarazi. 

Maria Txibite Lehendakaria irudikatu dute Mutuetako arduradunarekin hitzarmena adosten, egin behar ez zuena egiten. 2023ko martxoan salatu zuen LABek egoera: "Espainiako Gobernuak egin nahi zuena betetzen ari dira". Nafarroako Enpresarien, UGTren eta CCOOren eskutik egin dutela ere kritikatu du Imanol Karrera LAB sindikatuko Nafarroako arduradunak. "Ez dugu halakorik onartuko", esan du Karrerak. 

Osasunbidea pribatizatu nahi dutela salatu dute eta aukera horrek ez duela inor sendatuko adierazi.  Hilgarritasun tasa estatuko handiena dela gogoan izan du Karrerak. Bi proposamen jarri ditu LABek mahai gainean pribatizazio hori ekiditeko: Gizarte Segurantzak erakunde horiei ematen dien dirua Osasunbidea indartzera bideratzearen alde egin beharko litzatekeela diote eta neurri subsidiario gisa, publifikazio osoa lortu arte, enpresek kontingentzia guztiak Gizarte Segurantzarekin berarekin kontratatu behar izatea proposatu du LABek, horrela, Osasunbideak indartuko luke langile guztiei kontingentzia guztietarako arreta eskaintzeko bermea. "Osasunbidea hankaz gora jarriko lukeenik ez dugu onartuko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!