Miguel Angel Llamas: “Torturak eragindako zauri fisikoak baino, ondorio psikologikoak dira kalte gogorrenak”

Pello Argiñarena 2025ko eka. 10a, 14:58

Nafarroako Gobernuak torturaren beste 21 biktima aitortu ditu. Horietako bat, Miguel Angel Llamas. Metropoli Forala saioan izan dugu noaindarra. Herrian atxilotu zuen Guardia Zibilak hemeretzi urte zituela 1999. urtean.

Madrilera eraman zuten autoan eta Tres Cantos eremuko komisaldegian izan zuten hiru egunez. Bertan torturatu zuten. Kolpeak, zigorrak eta galdeketa bortitzak jasan behar izan zituen. Horren ostean, Alcalá-Meco espetxean giltzaperatu zuten. “Beste hainbati bezala, inongo errurik izan gabe atxilotu, torturatu eta kartzelara bidali ninduten”. Mila tortura kasu inguru salatu dituzte Foru Komunitatean. “Lagin txiki bat besterik ez da, oraindik ere asko dago egiteko”. Hala dio Miguel Angel Llamasek. Ebazpen hauekin, Nafarroako Gobernuak 48 tortura kasu aitortu ditu. Nafarroan zabalik dago eskaerak egiteko epea., 2027ko uztailera arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!