Gobernuak dispositibo osoa antolatu duela dio. Hala dela iruditzen al zaizue?
Gu urtarrilean hasten gara lanean. 42 lagun aritzen gara eta gero indartu egiten dira baliabidek: 117 lagun gehitzen dira udarako, ekainaren 1etik hasita. Aldi berean, neguan bi helikoptero ditugu: bat erreskatetarako eta bestea medikalizatua. Maiatzean beste helikoptero bat gehitzen zaio.
Duela urte batzuetako suteak datorkigu burura. Gerta daiteke berriro?
Aurten euri asko egin du udaberrian. Orain belar altua dago mendian. Bero handiarekin dena lehortu eginen da eta arriskutsua izan daiteke sua hartzeko aukera handiak sortzen direlako.
Duela urtebete eskakizuna egin zenuten: zuen lana hamabi hilabetera luzatea. Bete al da eskakizun hori?
Ez. Gu neguan prebentzio lana egiten aritu gara, Oronozko eta Auritzeko parkean bereziki eta baita Cordobillakoan ere, lan talde berberarekin aritu gara. Egonkortze prozesua egon da eta orain lan finkoa dugu: bederatzi hilabetetarako 42 plaza dira eta beste 117 lau hilabeterako. Zer gertatu da hor? Egonkortze prozesuarekin nahasmena dutela Funtzio Publikoan. Kanpaina abian dela oraindik lan-taldearen %24 falta da kontratatzeko. 18 peoi eta 9 gidari falta dira lehen deialdi honetan, beste bi bigarren deialdian. Oso larria da egoera. Suhiltzaileen zerbitzutik esfortzua egiten ari gara baina Funtzio Publikoak ez du lortu egonkortze prozesuaren bidez kontratazioa garaiz egitea.
Iñaki Lizarberekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!