Kiliki: "Maitasunak, gorrotoak bezala, beste gauza askotaz hitz egiteko balio du"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko eka. 9a, 18:30

Beñat Rodrigo 'Kiliki'-rekin errepasoa egin diogu bere bakarkako lehen diskoari. 'Iltze bat' maitasunetik zein gorrototik edaten duen disko bat da, iluntasuna eta argia tartekatzen dituena. 

Iltze bat diskoak izen bereko kantuaren estribilloak borobiltzen duela dio Kilikik. Chill Mafia ohiarekin bere bakarkako lehen diskoari errepasoa egin diogu Irrintzi Plazan. Lana osatzen duten zazpi kantuetan zehar, maitasuna eta heriotza, argia eta iluna josten doaz, tartean musika estilo eta base desberdinak uztartuz.

Berak erran bezala, izan ere, "musika entzule hobea da" musikaria baino; eta atzematen dira bere musika erreferentzia guzti horiek. Scroll ilunetik hasi eta si m miras así itsaskorrera, ya es tarde-rekin bukatuz, ironiatik eta jolasetik ere asko duen diskoaren nondik-norakoak azaldu dizkigu musikariak. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!