Pirinioetako bizilagunen arteko harremana indartzeko musika jaialdi berria da Udaherri. Elkarguneak falta direlako askotan bizilagunen artean eskualdean.
Lehenengo edizioa Zaraitzun ospatuko da, Espartzako kanpinean eta Irati Trail lasterketaren ondoren hasiko da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bost talde bilduko ditu eta aurten rock estiloa izango da nagusi.
Metropoli Forala saioan Sergio de Andres Udaherri musika jaialdiko antolatzailearekin hitz egin dugu.