Etorkizunerako aukerak garatzeko denbora gehiago behar du Eskirozko BSHk

Euskalerria Irratia 2025ko eka. 5a, 12:38

Parlamentuan Nafarroako lehendakariarekin bildu dira langileen ordezkariak. Maria Chivitek iragarri die astelehenean bilera batera deitu dituela BSHko Alemaniako zuzendaritzak, Industria Ministerioarekin batera. Etorkizuna ziurta dezaketen proposamen enpresarialak badaude baina hauek garatzeko denbora behar da.

Lankideen txalo artean sartu dira Parlamentura BSHko Eskirozko lantokiko enpresa batzordeko buruak. Sarasate pasealekuan bildu dira guztiak, lantokiaren itxieraren atzera kontuan kezkatuta. Ganbera barruan sintonia ona izan da gobernu eta langileen artean. Bat egiten dute enpleguaren gaineko kezkan eta lantokia irekita mantendu behar dela, etorkizuna bermatuko duen eskaintzaren bat garatu bitartean. Industria kontseilariak azaldu die langileei, aukerak badaudela baina denbora behar dutela. Horregatik, datorren astelehenean BSHko zuzendaritzak Foru gobernu eta Industria ministerioarekin deitutako bileran, denborak eskatuko du exekutiboak. Ekainaren 16an ez dezatela Eskirozko lantokia itxi. Martxan dagoen eta bideragarria den lantokia irekita mantendu dezatela, beste inbertsore bat sartu bitartean. Gauza bera eskatuko dute langileek datorren astean Bruselan. Enpresa batzordeko kideek Europaren babesa eskatuko dute itxiera mehatxuaren aurrean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!