Benicio del Toro Zsa-zsa Kordaren paperean sartzen da, finantzetan iaioa. 1950eko hamarkadan Fenizia Independente Moderno Handian zehar ingeniaritza industrialeko proiektu faraonikoa eraikitzea amesten duena. Hala ere, Kordaren proiektuak bi oztoporekin topo egiten du. Lehenengoa ordena geopolitikokoa da, eta munduko boterearen goi-esferetan handikeriek eragiten dituzten errezeloekin du zerikusia; bertan, konplot bat antolatuko da enpresariaren handinahia gelditzeko. Bigarren oztopoa emozionalagoa da. Bere hegazkin pribatuan erahilketa saiakera jasan ondoren, Kordak bere alaba bakarra (bederatzi seme ere baditu) bere inperioaren oinordeko izendatzea erabakitzen du. Alaba, Leisl, nobizia gisa sartu da ordena erlijioso batean, eta ez du begi onez ikusten aita urrun eta arduragabe baten bizi-ildoari jarraitzea.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara La trama fenicia filmaren inguruan.