Elisa Uharte (BDZ): "Israelgo gobernuarekin eta harekin lotura duten enpresekin harreman oro eten behar dira"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mai. 28a, 15:17

Boikota Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) taldeak igandean "urgentziazko manifestaldira" ateratzeko deialdiarekin bat egin du. Bestelako hitzorduak ere aurreikusi ditu datozen egunetarako

Israelekin harremanak eten lemapena, igande honetan ere "urgentziazko manifestaldiarekin" bat egiteko deialdia egin du BDZ-k, Palestinaren aldeko bestelako egitasmoekin batera. Ekimeneko kide Elisa Uharte BDZ-ko kideak azpimarratu bezala dagoeneko "ezin da beste aldera begiratu" eta "Isralekein zein haren gobernuarekin lotura duten harreman guztiak eteteko garaia da, tartean CAF euskal trengintza enpresarekin, adibidez". 

Manifestaldia 12:00etan abiatuko da, Baluartetik. "Nafarroan Palestinarekiko elkartasun taldeetatik, premiazkoa dei egiten dizuegu berriro kalera ateratzeko igande honetan, Palestinako biztanleriaren aurkako Israelgo basakeria jasangaitz eta gero eta handiagoaren aurrean", azpimarratu du. "Hitzak oso ondo daude, baina orain ekintza eskatu behar dugu". Gazan 60.000 hildako baino gehiago zenbatu dira dagoeneko, eta egoera ez da xamurragoa Cisjordanian ere. Uhartek aditzera eman bezala, gosetea larria da jada eta laguntza oro Palestinako mugetatik kanpo blokeatuta dago. "Kalera ateratzea beharrezkoa da eta eragina dauka, presioa egiten jarraitu behar da".

Igandekoarekin batera, bestelako hitzordu batzuk aurreikusi ditu BDZ-k hurrengo egunetarako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!